Testu motak



ARGUDIO TESTUAK

ARGUDIO MOTAK

KAUSA, TU QUOQUE, AD POPULUMAD IGNORANTIAM, AUTORITATEA, AD VERECUNDIAM, AD BACULUMAD HOMINEM, ANALOGIA, DEFINIZIOA.

1.- Nik ez dut etxeko lana egingo, zuk ere egin ez duzulako. Tu quoque

2.- Nire ustez txirrindularia lurrera erori da lurra bustia zegoelako. Kausa

3.- Ni altua naiz eta erraz ailegatzen naiz edalontziak hartzera. Mikel altua denez, bera ere iritsiko da. Analogia

4.- Seguru azkenean etxean geratuko zarela: ez zara inoiz etxetik ateratzen-eta. Ad ominem

5.- Seguru nago oso filme ona dela: diru asko biltzen ari da takillan.  Ad populum

6.- Hori ez da trineoa, bizikleta da,; trineoak ez du gurpilik eta bizikletak bai. Definizioa

7.- Danacol  goizero edateak kolesterola gutxitzen du,  Vicente del Bosquek erehartu eta aholkatzen du! Autoritatea

8.- Gauzak nik nahi dudan bezala egin behar dira, bestela zaplasteko bat emanen dizut. Ad baculum

9.- -Ez duzu etxeko lana egin? Zero duzu orduan.
-Eske nik ez nekien entregatu behar zela!
Ad ignoratiam






10.- -Pellok gartzelan jarraituko du denbora luzez.

-Ezta pentsatu ere. Epaileak esan dit laster aterako dela.  Autoritatea


FUNTZIONARIOA

                                  
GAIA, TESTU MOTA, TESTU TIPOA, ARGUDIO MOTAK, EGITURA:   

Gaia: Funtzionariak.
Testu mota: argudio testua
Testu tipoa: Iritzi artikulua
Argudio motak:            adibidean oinarrituta; txistea
                          Aituritatean oinarrituta: mikeren aipanena
                          Kausan oinarrituta: ez didazu esango oposiziorikez... itxurarik honena duelako...
Egitura: Sarrera ( 1-7lerroak), Egikariaren azalpena (8-15 lerroak) argudioen        azalpena(16-50 lerroak) Ondorioa( 51-53 lerroak)

PERPAUSAK:

·         Juntadura bidezkoa, alborakuntza hutsa. ADB: Batak harro botatzen du:«Gure aita, bere fabrikako jefea da, eta BMWa dauka.

·         Juntadura bidezkoa, emendiozkoa. ADB: Gure aita, bere fabrikako jefea da, eta BMWa dauka

·         Juntadura bidezkoa, aurkaritzakoa. ADB: ez dauka auto garesti horietakoa, baina       lana lauretan bukatzen badu, laurak hamar gutxitarako iristen da etxera».      

·         Menderakuntza bidezko perpausa, baldintzazkoa. ADB: lana lauretan bukatzen baduz laurak hamar gutxitarako iristen da etxera».        

·         Menderakuntza bidezko perpausa, konpletiboa. ADB: Funtzionarioez pentsatzen ari nintzela              

ADITZAK

- Ezaguna da: zen, balitz, litzateke, dadin, zedin
- Edukiko duzu: edukiko zenuen, edukiko bazenu, edukiko zenuke, eduki dezazun, eduki zenezan
- Esango didazu: esango zenidaten, esango bazenidan, esango zenidake, esan diezadazun, esan zeniezadan
- Aritu nintzen: aritu naiz, aritu banintz, arituko nintzateke, aritu nadin, aritu nendin
- Berretsiko du: berretsiko zuen, berretsiko balu, berretsiko luke, berretsi dezazun, berretsi zenezan

HIZTEGIA
Taxuzko: como dios manda

Masiatu: astindu

Txutxumutxu: cuchicheo (5.paragrafoa):

Askiesten: aski dela pentsatu (6.paragrafoa)


Gurdiari tiraka (7.)

AZALPEN TESTUAK

AZALPEN TESTUAREN GAINEKO GALDERAK
TESTUA
1.        Zein testu mota da eta zein tipo? Zergatik?
- Azalpen Testua, zientifikoa, helburua informazioa eta ideiak adieraztea delako
2.        Zein euskara mota darabil?
- Euskara formalan, objetiboan idatzita dago
3.        Zergatik dituzte orrialdeek bi zenbaki?
- zenbaki bat orrialdearena (liburu osokoa) eta bestea informazio iturriaren barnekoa orrien zenbaketa
4.        Nola antolatzen dira izenburu desberdinak mailaka?
- baten barnean beste batzuk sartuz (2, 2.1 , 2.2, ...) zenbakiekin
5.        Nola egiten dira aipu literalak?
-letra txikiagoan eta espazioa utziz ezkerrean, kakotxik gabe
6.        Zer esan nahi dute honakoek? sic, cf.,  (...), ibid., §.
- sic: bere akatsa dela adierazteko. Cf.: ikusi liburu hau… . ibid.: lo mismo de antes, aurreko erreferentziaren berdina
7.        Zertarako erabiltzen dira kortxeteak?
-informazio gehigarria emateko
8.        Zertarako erabiltzen dira letra etzanak?
-IIzenburuetarako erabiltzen dira.
9.        Zergatik agertzen dira izenburu batzuk letra etzanez eta beste batzuk aldiz komatxoen artean?
- ez direlako liburu oso bat baizik eta zati bat-> komatxoak. Liburu osoa-> letra etzanez. Argitaratu gabe-> komatxo artean
10.       Zertarako erabili ohi dira komatxoak?
-  izenburuetarako
11.       Nola ematen dira adibideak?
- zenbatzen dira. a) b) c) d)...
12.       Zertarako erabiltzen dira negitak? eta azpimarrak?
- izenburuetarako. Azpimarrak linkak markatzeko bakarrik.
13.       Zer da oin-ohar bat? Zertarako balio du? non kokatzen da eta nola?
- orrialdearen azpian letra txikiz jartzen den oharra informazio gehigarri gisa.
14.       Non kokatzen dira eranskinak?
- erreferentzien ondoren
15.       Non kokatzen dira laburdurak?
- amaieran
16.       Non kokatzen da erreferentzien amaierako zerrenda?
-eranskinaren aurretik
17.       Zein informazio ematen da autoreari buruz? Nola?
- Izena abizena eta zer askripzio duen
18.       Zer da “abstract” edo laburpena? Zein estilo du?
-zure lana biltzen du testu zientifiko guztien hasieran edo ondoan agertzen da. Síntesis txiki bat, 10 lerrokoa
19.       Zer dira eta zertarako, gako hitzak?
- testua laburtzen duten hitzak, gero lana bilatzea errazten dutenak.
20.       Zer da orri bakoitzaren oinean ageri den ISSN kodea?
- liburuaren dni-a


ERREFERENTZIAK
1.        Nola aipatzen da liburu bat?
- Abizena, izena, argitarapen data. Izenburua (letra etzana). Argitaletxea: argitaletxe tokia.
2.        Nola aipatzen da artikulu bat?
- Abizena, izena, data. Artikuluaren izenburua (kakotsen artean) eta aldizkariaren izenburua (letra etzanetan) aldizkariaren zenbakia . Orrialdea.
3.        Nola aipatzen da liburu bateko kapitulu bat?
- Kapituluaren autorearen abizena, izena,argitarapen data. Kapitulua (kakotsa tartean) in liburuaren autorearen abizena, izena (arg.), liburuaren izena (letra etzanetan), argitaletxea: tokia. Orrialdea.
4.        Nola aipatzen da erreferentzia elektroniko bat?
- liburua bada liburua bezala. Sarea: linka (<> tartean). Kontsulta data ([] tartean).
5.        Zein da erreferentzia bibliografiko eta bibliografiaren arteko diferentzia?
- Erreferentzia atalean bkarrik aurkituko ditugu testuan aipatutako lanak, bibliografia batean berriz, gaiarekin zerikusia duten beste gain interesgarriak aipatu daitezke
6.        Nola egiten dira erreferentziak testuan bertan?
- parentesi tartean abizena argitaratze data: orrialdea
7.        Zertarako erabiltzen dira kortxeteak?
-  Informazio gehigarriak emateko. Esate baterako, euskarazko hitzak gazteleraz jartzeko edo datak jartzeko,  baldin eta argitalapen data zein den ez duen jartzen, baina guk badakigun.
8.        Aipu batek egile eta urte berbera baldin badu, nola desberdintzen dira?
-1979a
-1979b
9.        Zer egiten da amaierako zerrendan egile baten erreferentzia bat baino gehiago dagoenean?
- gidoi bat jarriz
10.       Nola adierazten da erreferentzia baten egile ezezaguna?
- izengabea
11.       Nola adierazten da erreferentzia baten data ezezaguna?
-[s.d.]

12.       Nola antolatzen da erreferentzien amaierako zerrenda?
- Alfabetikoki antolatuak eta urteen arabera (zaharrena lehenbizi).


NOLA EGIN ARROZ TXURIA?

OSAGAIAK (4 RAZIOETARAKO):
·         Arroz edalontzi bat.
·         Bi edalontzi ur. (Arroz edalontzi bakoitzeko bi ur bota behar da beti)
·         Gatz koilarakada bat.
·         Olio koilarakada bat.

PRESTAKETA:

Hasteko, bila ezazu lapiko ertain bat. Bertan, arroz txuria olio pixka batekin bota eta su baxuarekin arroza pixka bat txigortu arte itxaron. Orduan bota ahal izango dugu ur katilua, gatz eta olio koilarakada banarekin.

Jar ezazu lapikoa su altura eta irakin arte itxaron. Modu honetan, minutu batzuk geroago ura lehortuko da eta arrozaren gainetik burbuilak ateratzeari utziko dio. Momentu honetan, sua intentsitate minimora jaitsiko dugu eta lapikoari tapa jarriko diogu ura guztiz lehortu dezan.

Bukatzeko, 15 minutu inguru pasa ondoren kendu tapa eta arrozaren alea dastatu ziurtatzeko ongi egina dagoela. Horrela bada, arroza prestatuta dago jada. Bestela, beste 5 minutu utzi beharko dugu ongi egiten bukatzeko. Esan behar da sukalde batzuk potentzia gutxiago dutela eta horregatik sukaldatzeko denbora aldatzen dela.

Modu honetan izango dugu gure arroz txuria prestatuta!


DESKRIBAPEN TESTUAK

Hasteko, nire haurtzaroko gauzak ez ditut oso ongi gogoratzen baina guztiek gustoko izan ditugun "super eroi" horiek kenduta badut gogoan asko miresten nuen pertsonaia: Miguel Indurain. Irabazitako bost tour horietatik da ezaguna Miguel. Bere izaerari dagokionez nahiko gizon lasaia da, batzutan pixka bat zozo izatera ailegatzera arte. Nahiko buruargia da lasterketetan erabilitako taktika landuetan ikusi daitekeen moduan, baina bere arma eraginkorrena daukan fisiko ona da, normaltasunatik kanpo ere koka dezakegu honen fisikoa. Gizon garaia da eta nahiko gihartsua, horregatik astuna da, baina aldapan gora ere oso ongi moldatzen da, bere pisua kontuan hartzen badugu. Gaur egun ere nire idolo eta erreferente nagusia izaten jarraitzen du, bera bezalako palmaresa lortzea oso urruti dago, baina beti jarraituko da nire erreferente nagusia izaten, bere pertsonalitate eta kirol mailarengatik.

NARRAZIO TESTUAK 
NARRAZIOA

            Txikia nintzenean gertatu zitzaidan istorioa kontatuko dizuet.
Nire aita iturkina zen. Lan eta lan aritzen zen egunean zehar. Herri askotara joaten zen jende ezberdinaren txorrotak eta komunak konpontzera. Oroitzen naiz, behin hirurogeita hamasei kilometro egin zituela, galduta zegoen herri baten etxe bateko matxura konpontzeko. Beti bere herraminta kaxa berarekin zeraman, kaxa horrekin bere lanaren arazoak aurrera eramaten baitzituen. Esan dezaket bere lana bere bizitzaren tankerakoa zela. Hau esaten dut, egun osoa ematen zuelako lan egiten eta bizitza hori maite zuelako, hots, lan egiten ibiltzearena.
Kontua da, txikia nintzenezn baloiarekin etxean jolasten nenbiltzala, sekulako baloikada eman niola txorrotari, eta noski, apurtu nuen. Izugarrizko bronka jaso nuen. Baina gehien harritu ninduena izan zen, aitak ez zuela nik apurtutakoa konpondu. Lagun bat deitu zuen nik apurtutakoa konpontzeko. Izan ere  amonak esaten zuen bezala,arotzaren etxean, zotza burdintzi.



SEBASTIAN ETA AXINTXIO SANFERMINETAN

Sebastian Gogortza Aienekoa alkate izana zen, eta Axintxio Erbiti Olaberrikoa berriz, zinegotzia. Behin sanferminetara joan dira biak eta abere feria ikusiz eta, eguna elkarrekin igaro eta gauean joan dira ostaturen batera, eta ederki afalduta lotara zihoazela, Sebastian komunera eta Axintxio hori gelara zuzenean.

Sartu da gelan Axintxio eta ohe bat bakarra! Baina, jakinki nolakoa zen bestea eta segituan pentsatu zer esan. Komunetik etorri zaio berehalaxe Sebastian, eta Axintxiok segituan, amorrarazia balego bezala:

-               Martxa ederra diagu: ohe bakarra eta gainera oraintxe atera duk ohetik gizonzar bat.
-               Ba nik ez diat hor lorik eginen; nahiago diat lurrean egin, hik nahi duana egin ezak!

Axintxiok hura aditu nahi, eta horregatik esan gezurra; gizon piura gaiztoko bat ohetik ateratzen nola ikusi zuen, eta gero Axintxiok ohean lo egin gozo-gozo, eta Sebastianek, berriz, lorik egin bazuen ez bazuen, ahal zuen bezala lurrean moldatu behar!


1-       Gaia: nola moldatu diren bi lagun (Sebastain eta Axintxio), sanferminetan lo egiteko trikimailu edo amarruen bidez.
Egitura:egitura lineala dauka(kronologikoa): sarrera (1-5) ; korapiloa (6-12)
          ondorioa edo bukaera (12- 14).
         Narrazioa eteteko elkarrizketa dugu.
Mota:kontaketa laburra. narrazio testua. Narrazio testua da, istorio bat kontatzen digulako, ohiko egitura jarraitzen(sarrera, garapena, ondorioa). Gainera mugimenduzko aditz asko agertzen dira(egin,joan...). Narratzilea orojakilea da, bestea zer pentatzen duen dakielako.


2-       PERPAUSAK:
1. Sebastian Gogortza Aienekoa alkate izana zen, eta Axintxio Erbiti Olaberrikoa berriz, zinegotzia.
                       -konposatua koordinatua aurkaria
       2. Behin sanferminetara joan dira biak eta abere feria ikusiz eta, eguna elkarrekin igaro eta gauean joan
dira ostaturen batera, eta ederki afalduta lotara zihoazela, Sebastian komunera eta Axintxio hori gelara
zuzenean.   
                       - konposatua koordinatua emendiozkoa
       3. Sartu da gelan Axintxio eta ohe bat bakarra
                               -Bakuna
            4. Komunetik etorri zaio berehalaxe Sebastian, eta Axintxiok segituan, amorrarazia balego bezala
                         - konposatua koordinatua emendiozkoa
         5. Martxa ederra diagu
                 -Bakuna
           6. : ohe bakarra eta gainera oraintxe atera duk ohetik gizonzar bat.
                   -konposatua koordinatua emendiozkoa
            7. Axintxiok hura aditu nahi eta horregatik esan gezurra
               - konposatua koordinatua emendiozkoa
            8. Baina, jakinki nolakoa zen bestea eta segituan pentsatu zer esan.
               -konposatua, zehar galdera.



ADITZAK

1-       izana zen: izana da, izana balitz, izana litzateke, izan dadin, izan zedin.
2-       Joan dira: joan ziren, joango balira, joango liraeke, joan daitezen, joan zitezen
3-       Sartu da: sartu zen, sartuko balitz, sartuko ltzateke, sartu dadin, sartu zedin
4-       ikusi zuen: ikusi du, ikosiko balu, ikusiko luke, ikus dezan, ikus zezan
5-       egin zuen: egin du, egingo balu, egingo luke, egin dezan, egin zezan
igaro dute:
               atera duk: atera uhen, aterako bahu, aterako huke, aterako dezan, atera ezan
              
HIZTEGIA
Martxa ederra diagu: pues estamos bien
Piura: figura
Lo egin bazuen ez bazuen: si durmio…
-Hikan hitzegiten dute
Amorrua: rabia
- errepikapena: gozo-gozo









No hay comentarios.:

Publicar un comentario