Elkar ariketa 1
1.-
Erabakien bidez erdietsi nahi lituzkeen helburuak hauek dira: euskalkiak ez
daitezen elkarrengandik... gehiago
urrun eta alden, lehenik; ahal daitekeen neurrian, elkarrekin... bil daitezen, gero.
2.-
Baina zer gertatu zen? Zabartuaz joan ziren gurasoak, zerurako bidea umeei
erakustean, eta Adamen umeak, elkarrekin...
lehian bezala, hasi ziren atsegin lotsagarrien ondoren.
3.-
Ingelesez ere maizegi gertatzen den bezala, ikus daitezke gure artean, elkarrengandik... urrun ez dabiltzala, elkarrizketa, elkar-izketa, eta, agian, elkar
hizketa; hitzegin, hitz-egin eta hitz egin.
4.-
Itzulitakoan, hizketan hasi eta txangoaren inpresioak kontatu genizkion elkarri... .
5.-
Hala dirudi, ezin garela geure paperetatik atera, kosta egiten zaigula gidoitik
atera eta elkarren... artean zinez
mintzatzen hastea.
6.-
Behartua dago gurasoa zortzigarren lekuan, ume eta mirabeei eragoztera
bekaturako bide eta arriskuetan ibiltzea, nola den arratsetan berandu
etxeratzea, batez ere emakumeak; lagun gaiztoekin biltzea, neskatxa eta mutilen
batzarreak diren etxeetara joatea, ezkontzeko hitzak emanik daudenak elkarrekin... bakarrik egotea.
7.-
Aspaldi haserre egondako jendearen arteko besarkadak ikusi genituen
manifestazio erraldoian, eta euskaraz bi hitz baizik ez dakizkien jendea
haiexek erabiltzen zituela, elkar... agurtzean.
8.-
Ez daude, nabari da, Txinakoaren antzeko harresiz elkarrengandik... bereziak, bai baitira, urri edo ugari, pipa
hartzen duten apezpikuak ere.
9.-
Jauna: nahi du bada umeak kutxan gorderik edukitzea? Ez, baina bai, neskatxak
eta mutilak elkarrekin... batzarreak
etxeetan ez egitea, zeren bestela bekatu asko hemendik etorriko diren, dela
gogoz, dela hitzez, dela keinadaz.
10.-
Denbora puska bat zeramatenean elkarri...
ekinean eta lurrean piririka, zentinela karlistak Martin Saldias horma
baten kontra zokoratu eta herio-kolpea ematera prestatu zen.
11.-
Begira ezkontzeko hitzak emanik edo ustean dagoen alaba horri utzi diozun bere
ezkutariarekin egoten nahi duen eran, zeuregan esaten duzula: zaudete; bada
gero ere elkarrekin... bizi behar
duzue. Ah guraso zorigaiztokoa! Zure gainean izango dira zure alabaren
bekatuak.
12.-
Berez bezala dator horrexegatik, ezer behartu eta bihurritu gabe, Urte-giro haiek eta Egunkari hau elkarrekin... berdintzea nahiz formari nahiz mamiari dagokionez, elkarrengandik... hain guztiz beste
direlarik ere.
13.-
Elkarri... agur esan eta Saldias
jauregirantz abiatu zen.
14.-
Basoa ez zen oso itxia, horrenbeste terreno libre ikusi eta zuhaitzek elkar... errespetatzea eta batak
besteari tokia uztea erabaki balute bezala.
15.-
Ezkontzeko hitzak emanik daudenak elkarrekin...
hitz egiten egotea Baionako apezpikuaren mendeko elizetan apezpikuak bakarrik
barkatzen duen bekatua da.
16.-
Urteak joan ahala, euskalkiak bereizten eta elkarrengandik... urruntzen ari dira, edozein hizkuntzaren
dialektoak bezala.
17.-
Hantxe, halaber, Irurtzungo edo inguruko herrietako neskatilak, elkarren... artean irrika eta beraien
ardurapean utzitako umeekin jolastuz.
18.-
Orduan, aspaldiko partez, ama, ahal bezain amultsuki ene bi besoen artean hartu
nuen eta gure bi matelek elkar...
ukitzen zutelarik, ene negar-anpuluek harena busti zuten. Elkar... sustengatuz joan ginen sukalderaino, isil-isila.
19.-
Ezkonduen bizimodua gurutze txit astun eta samina da berez, eta burdinazkoak
dira honen kateak, baina urrezko bihurtuko direla dio, ezkonduek elkar..., dagokien bezala, maite
badute.
20- Luze gabe, elkar... aurrean geunden, arrain zopa
jaten biok, botila ardoa aurrean.
21.- Beharrak eta
indarrak batera joerazten ez gaituzteino, eta txorakeria litzake orduan
euskaldun guztiak giputzon esanera egongo direla sinestea, atzera begiratu
behar dugu, euskalkiak are gehiago elkar...
bazter ez daitezen.
22.- Pentsatu nuen,
gosaldu gabe, berehala arditegira joanen nintzela... eta lanean hasiko, baina
ordu berean ama sukaldetik atera zen eta uste baino lehenago elkar... gurutzatu genuen.
23.- Onginahi eta
amodio hau aipatzen bada ezkonduak biziko dira, zakurra eta katua, elkar... loturik, biziko liratekeen
bezala.
24.- Haien arteko
eztabaida oso lasaia izan zen, eta arrazoi osoa eman zion Ali Beyren
baieztapenari: «arabiarrek adeitasun handiz tratatzen dute elkar... zeinahi egoeratan».
25- Elkar... hurbil samar daude bi
misioetxe horiek; bertako misiolariek maiz joan behar izaten dute elkar...; eta hargatik, Pingliangeko
prefekturaren zokorik baztertuenean dauden bi etxe horien artean hartu-eman
handia izaten da.
26.- Hedabide beraren soldatapekoak izanak ginen urte batzuk lehenago.
Ongixko hartzen genuen elkar... antzinako denboretan.
27.- Emakume ezkonduak egin behar duen laugarren gauza da setaren grina
hilduratzea edo hezteko neurri egokiak hartzea; bestela laster itzaliko da
ezkonduek elkar... zor dioten
onginahi eta amodioa: ez da bakerik zurekin izango, eta nork eta nola igaroko
du bere bizitza guztia zu bezalako zirauna bere aldean daukala?
28.- Alta, begiratu balit, ez ote nion zorroa hustuko? Baina ez zen tokia,
ez eta momentu egokia. Beraz, bata ala bestea, mutu egon ginen elkar... errespetuz eta bereziki
errespetatu nahi genuelakoz lurrez estaltzen ari ginenaren memoria.
29.- Uste ez bezalako aldakuntzak dakartzate berekin urteek. Loidi
aspaldiko ezaguna dut. Haurretandik ez gara elkar... urruti ibili Errenterian.
30.- Irailaren lehenengo egunetan abiatu nintzen nire barrutiaren
iparraldea ikertzeko asmotan. Ahal banezakeen, Txinako harresi handiaren
iparralderaino igarotzeko asmoa nuen, Gobiko misiolariekin elkar... aditurik, deabruari ipar eta hegoaldetik astinaldi gogorra
emateko.
No hay comentarios.:
Publicar un comentario