ARIKETA: HIKA vs. ALOKUTIBOA
1-. Esan honako
perpausetako aditzak hikakoak edo alokutiboak diren:
- Bihar
goizean Patxik azokan porruak erosiko dizkik/n H
- Atzo ez hindudan
kalean ikusi H
- Gaur
eskolara joan nauk/n baina ez haut harrapatu AL / H
- Atzo
zaku bete liburu eman ni(n)an baina ez didak/n eskerrik ere
eman H / H
- Poliki hurbildu natzaik/n sustoa emateko
asmoz H
- Mikel haserre etorri zaidak/n eta
errieta egin zidak/n AL/H
2.- Esan hikako edo alokutiboko adizki hauek
zuzen erabili diren edo ez eta zergatik.
- Andonik
liburu bat erosi dik
- Aintzane
datorrenean bere etxera joanen gaituk
- Mikelek
etxera joan nahi dikela esan dik
- Hik irakur
dezaan erosi diat liburua
- Peruk ez zian
filmea ikusi.
- Mikelek liburua ekar zezaan nahi nian.
AUTO ISTRIPUA
ki hanpagarria,
erranairua, aitzitik lokailua, elkarkaria, alokutibozko aditza, hikako aditza, subjuntibozko aditza, biraoa, erlatibozko perpausa, perpaus
osagarria.
Pasaden ostiralean kotxearekin aitaren herrira joaten ari
nintzela, kotxe batek atzetik jo ninduk. Kotxe
hurak ez zuen ezer egin istripua sahiesteko, aitzikit nire
kontra etorri zen, niri emateko asmoz. Kotxetik jeitsi eta berarekin eztabaidatzen
hasi nintzen. Berak esaten zuen elkar jo genuela, nik ezetz,
berak jo ninduela.
-
hire errua izan da sasikume halakoa!- esan nion
- biona izan
da ez nirea bakarrik- erantzun zidan
Orain garabia dator kotxearen bila. Espero dut ez diezazkidan kotxeko pieza asko apurtu. Hala ere,
apurtu dizkidan piezak oso zaharrak ziren eta ez
dut uste askoz dembora gehio iraungo zutenik.
ADITZOINA
1.- Nahi dituzun
lan guztiak aipatu ditzakezu idatzi behar duzun artikulu horretan. AIPA
2.- Edozein ordutan
etorri daitezke zure lagun horiek. Guk egun osoa eman behar dugu etxean. ETOR
3.- Egun hartan,
elurra zela kausa, ezin jaitsi zitezkeen Everestetik. JAITS
4.- Seinalea
ezkutuan da eta hurbiletik igarotzen direnak ezin ohartu daitezke han dagoela,
seguru nago. OHART
5.- Latasa sasoian
zegoen garai hartan eta lau kanako enborrak aise moztu zitzakeen. MOZT / MOZTU
6.- Iruñean, uda
partean, gero eta turista gehiago ikusi daitezke. IKUS
7.- Pisuegia zen
eta gixontxo hark ezin eutsi ziezaiokeen boltsa handi hari. EUTS / EUTSI
8.- Ongi iritzi
ziezaioketen erreka zulo hartan lan egiteari, baina azkenean dena uztea erabaki
zuten. IRITZ/ IRITZ
9.- Aurpegian atera
zaizkion pikor gorri itsusi horiek nekez ezkutatu ditzake, krema kilo pare bat
emanda ere. EZKUTA
10.- Hurbilduz gero
ontzia puskatua zegoela erraz nabaritu zitekeen, baina urrunegi zeuden hortaz
konturatzeko. NABARI / NABARITU
11.- Argia piztu
genezakeen iritsi ginenean, baina ilbete zegoen gau hartan eta nahiago izan
genuen ilargiaren argitan ibili. PITZ
12.- Lansari hobea
eskaini ziezaieketen, baina orduko hartan ontziolak gaizki zebiltzan eta ez
zieten deus berezirik eskaini. ESKAIN
13.- Goizago jaiki
gintezke; gero, ordea, egun guzia erdi lo emanen genuke, eta nahiago dugu
ohatzean beranduago arte gelditu, axola ez bazaizue. JAIKI (BETI PARTIZIPIOAN)
14.- Atea
kisketarekin eta atalagarekin itxi nezakeen gau hartan, baina ez nintzen
beldur, eta irekita utzi nuen. ITXI
15.- Haurra hor
uzten baduzu, bakarrik, irristatu daiteke, uretara erori eta ito. IRRIS
16.- Hori erran
zuelarik ezagutu nezakeen nolako pertsona zen, baina egia erran ez nintzen
ohartu. EZAGUT
17.- Hola jarraituz
gero Artikoko izotza urtu daiteke eta itsasoko uraren maila igo, uharte txiki
anitz estaltzeraino. UR /URTU
18.- Bere izenez
deitu nezakeen, baina denek sagua erraten zioten, eta izengoiti hori erabili
nuen nik ere. DEI / DEITU
19.- Euskaraz,
aditzak, aise landu daitezke. Ordu batzuk
sartzeko gogoa behar da, ordea, eta zenbaitek falta dute. LANT
20.- Hori erraten
badiezue mindu daitezke, eta gero lanak izanen dituzue nahi duzuena lortzeko.
MIN / MINDU
No hay comentarios.:
Publicar un comentario