martes, 6 de enero de 2015

Sarrera





ONGI ETORRI nire portafolio elektronikora!!

Portafolio honi hasiera emateko, sarrera moduko bat idaztea erabaki dut honen nondik norakoak hobeto ezagutzeko.

Honi dagokion eduki guztia KT (Komunikazio Trebetasunak) ikasgaiakoa da, euskara arlokoa. Ikasgai hau Ekaitz Santazilia irakaslearekin ematen dugu eta berak bai etxean bai klasean bidalitako ariketa praktiko guztiak biltzen ditu portafolio elektroniko honek.

Nire kasuan blog baten bidez antolatzea erabaki dut, ikasgai honen aurreko partean (IKT), informatikaren arlora bideratuta, hobeto erabiltzera ikasi nuen teknologia izan zelako, gainera, niretzan nahiz besteendako sarbide erraza dauka.

Blog hau horrien bitartez antolatu dut. Horri bakoitza ikasgaiaren eduki garrantzitsu bati dagokio, zeini ariketa praktikoak egiteko denbora eskaini diogun (aditzak, esamoldeak, antolatzaileak...etab.). Horri haiei erraz heltzeko goiko barran jarri ditut.

Besterik gabe, espero dut portafolioa baliagarri iruditzea!!